2008-03-31

Noiz edo behin gidoi dotore bat.

Atzo gaban Robert Redforden filmea ikusi neban ("Lions for lambs" izenekoa) eta gauza bat bakarrik esan neinke: ikaragarrie! Gidoi galanta, oso elkarrizketa onak eta pantaila jaten daben hiru aktoreek: Robert Redfordek (filmearen zuzendaria be bai), Tom Cruisek eta Meryl Streepek. Filme hau oso gomendagarria da benetan. Ganean punto bat dau bere alde eta hori da denpora. 88 minutu bakarrik irauten dauz eta honek, elkarrizketaz betetako filme batean, oso zinta alegeragarria bihurtzen dau.
Gomendagarria duda barik!


Anoche vi la pelicula "Leones por Corderos" de Robert Redford y solo puedo decir una cosa: ¡Impresionante! Buen guion, fantásticos actores (Tom Cruise, Meryl Streep y el mismo Robert Redford) y unos diálogos fluidos que no te dejan escapar. Es una cinta muy recomendable con un punto a su favor. El tiempo. Tan solo 88 minutos de duración, algo que en este tipo de peliculas donde el diálogo constante es fundamental, es de agradecer.
Sin duda muy recomendable.

2008-03-27

Harry Potter Euskaraz ( Anbotoko haizorratza bloggetik ateratuta)

Oso garrantsitsua begitandu jadan ezkeo, hementxe Xabier Payaren artikulua ipinten dot.

Pasa dan astean Harry Potterren akabuko liburuak urten dau kalera Euskal Herrian: Harry Potter y las Reliquias de la Muerte. Liburuak gaztelaniaz, katalanez eta galegoz urten dau, ez ostera euskeraz. Ez dakit zein dan bertsino ofiziala, baina entzun dodanez, itzultzaileak ez ei dau euki denporarik itzulpena amaitzeko (eta argi itxi gura neuke entzun baino ez dodala egin).
Barri horrek lubakiaren bi aldeetako sentsazinoak ekarri deustaz: batetik, badakit zein behar gogorra izaten dan itzulpenak presaka eta korrika egitea; bestetik, badakit zer izaten dan hizkuntzaren normalizazinoan urrats bat atzera egitea, hau da, inguruko hizkuntzetan dagoana ez izatea geurean. Bigarren alde horretatik, ezin imajinau neike Ibarretxek hitzaldi batean euskeraz ez egitea itzultzailea estu eta larri ibili dalako bere testua euskeratzen. Bestela be, imajinetan dozue martiaren 9ko hauteskundeen emoitzea ez dala BERRIAn agertzen martiaren 10ean, eta ez astelehena dalako (eta BERRIArik ez dagoalako astelehenetan), itzultzailearen ezintasunagaitik baino?

Gazte euskaldunek gaztelaniara joko eben honezkero Harry, Hermione eta Ronen abenturen azken partea jakiteko. Eta hori ezin neike permitidu euskaldun lez. Horregaitik, prest nago kontetako nor hiltzen dan eta nork irabazten dauen istorioa zelan amaitzen dan euskeraz jakin gura dauen orori (baita laster kaleratuko ei daben seigarrenaren barri emoteko be). Neuk aspaldi leidu nebazan danak ingelesez, jakinminari eutsi ezinik.
Izan lei Iñaki Mendigurenek denporarik euki ez izana edo beste edozein arazo, baina kontua da kasu honetan euskerea nabarmen dabilela besteen atzetik, eta ez besteen erruagaitik, ezpada gu euskaldunongaitik.