2008-04-04

Iñaki Atxutegien Artikulua: Free Tibet


Beste artikulu ona. Iñaki Atxutegiena. Hementxe ipinten dot. Bere argitasunarengatik irakurtekoa da


"Tibetarren egoerearen inguruko barriak jatorkuz zubi luze honetan. Ez da lehenengo aldia eta, zoritxarrez, ez da azkenengoa izango. Tibetarrak matxinatu egin dira barriro be okupatzaile txinarraren kontra. Amaiera odoltsua izango dau matxinadeak eta dana amaitzen danean txinatarrek gogor jarraituko dabe Tibetaren nortasuna desagertarazoteko.
Ez dira gitxi Joku Olinpikoak gogoan izan dabezanak matxinadearen inguruan euren eretxia emon izan dabenean. Duda barik, matxinadearen atzetik dagozanek aprobetxau gura izan dabe Jokoek munduan daben ohiartzuna euren egoerearen barri emoteko. Ahalegin ustela izango dala uste dot, halanda be. Ez dot uste Tibetek Pekingo botereari aurre egingo deutsonik, ezta pensau be. Euren egoerearen barri zabaldu gura dabe munduan.
Frogarik nabarmenena manifestazinoetan irakurten diran karteletan dago. Ingelesez dagoz, danok jakin daigun zer aldarrikatzen daben. Tibet ahaztu egingo dogu hemendik aste pare batera. Zoritxarrez, holakoa da ‘mendebaldeko eretxi publikoa’.
Hori bai, Tibetaren egoerearen inguruan berbetan, Mendebaldeko Saharagaz pasetan dan modura, badago deigarria dan detailetxoa: komunikabideek horreen egoerearen barri emoten dauskuenean azaltzen deuskue herri inbaditzaileek, horren handiak izanda, kolonoak eroaten dituela herri zapalduen demografia aldatu guran. Holan, marrokiarrak Mendebaldeko Saharara bialtzen ditue bertakoak gitxiengo bihurtu daitezan. Beste horrenbeste egin izan dabe Tibeten.
Ondorioak begibistakoak dira: Saharan marrokiar piloa bizi dira eta bertakoak, neurri handi batean, erbesteratu egin dira edo Tindufeko kanpamentuetara eskapau dabe. Tibeteko uriburua dan Lhasa askoz handiagoa da gaur egun, orain dala berrogei urte baino, txinatarrek Tibet inbadidu ebenean. Beraz, inoiz autodeterminazino eskubidea aplikauko balitz, zein izango litzake emoitza? Eta era berean, imajinetan dozue argudio bera euskal egoereari aplikauta?
Edozein kasutan, ez da aldarrikapen makala Aberri Egun honetarako: Free Tibet, free Sahara eta gora Euskadi askatuta!"


Iñaki Atxutegi.

2008-04-01

Orain dala hamar urte.


Bilbon jaio nintzan. Orain dala 31 urte. hamar urte neukazanean valladolidera bizitzera etorri nintzan eta hementxe bizi izan naz ordutik. Tamalez nere aitak eta nere amak ez dakie euskara. Nere aitak amak baino apurtxu bat gehiago, baina ez zan nahikoa neri erakasteko. Horregatik 18 urte neukazanean, nere kontura ikasten hastea erabagi neban.
Hau da, ziur-ziur orrialde honetan oker asko topauko dozuezala baina oso bihotz-zabalak zariela espero dot, bakar-bakarra ikastea oso gatxa dalako.
Asko gustatuko jatan irakurle danok nere okerrak zuzentzan laguntzea...

Eskerrik asko eta barka!